Tour de France
Frantziako Tourraren Euskadiko irteera

3. Etapa

3. ETAPA

AMOREBIETA-ETXANO > BAIONA

Mila bira eta errebolta dituen Frantziarako irteera lehen aukera izango da esprinterrak argi daitezen, baina hori bai, ibilbideak planteatzen dituen tranpa guztiak saihesteko gai badira

2023/07/03 -> Amorebieta-Etxano > Baiona (187,4 km)

Frantziako Tourraren hirugarren etapa izango da Euskadin, eta ziuraski, arnasa hartzeko paradarik gabeko hirugarren jardunaldia. Aitzindaria Euskadin Iurretarekin lotuko duen bizipista eraikitzeagatik, Amorebieta-Etxano izango da tropelak euskal errepideei agur esango dioen egunaren irteera puntua.

Trabakua, Milloi, Itziar eta Benta mendateek mugara zuzenduko dute tropela, 80 bat kilometroren ostean. Kantauriko kostaldea eta bere paisaia ederrak bidearen gogortasunaren neurrikoak dira. Erasoetarako eta borrokarako eremu egokia. Lekeitio, Ondarroa, Zarautz eta Donostia zeharkatu ondoren, Irunen Euskadik Frantziako Tourrari esanen dio Baionara bidean… Laster arte!

Ibilbidearen lehen urratsak Durangaldean zehar egingo dira. Natura eta historia ondo uztartuta, eskualde honek paisaia-interes handiko espazioak eskaintzen ditu, hala nola Urkiolako Parke Naturala edo Anbotoko tontor mitikoa; xarma handiko landa-guneak, hala nola Atxondo eta Elorrio edo Durango bezalako hiribildu nobleak, arkitektura-ondare bikaina dutenak, eta Erdi Aroko artearen bitxi txikiak, hala nola Kurutziagako gurutzea edo Argiñetako nekropolia, Euskadiko Behe Erdi Aroko hileta-multzorik garrantzitsuenetako bat.

Euskal Kostaldeko Geoparkea Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dagoen lurralde txiki bat da, Zumaia, Deba eta Mutriku udalerriek osatzen dutena. Geoparkeko 13 kilometro labarrek flysch izeneko harkaitz-geruzen eraketa ikusgarria gordetzen dute, entziklopedia handi baten moduan, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago erakusten dizkigutenak.

Ipar Euskal Herriarekiko mugan Hondarribia dago, Euskal Kostaldeko herria, xarma bereziarekin. Alde zaharra harresituta, kale harriztatuak eraikin bereziz beteta, hala nola Karlos V.a enperadorearen gaztelua, gaur egun paradorean dagoena; La Marina auzo pintoreskoa, arrantzaleen etxe koloretsuekin, jatetxeekin eta terrazadun pintxo-taberna tipikoekin.

Mapa Etapa 3
Itinerario Etapa 3