BTT
BTT
Bizikletako esperientziakMilaka zerbitzu zure eskura. Atxikitako tailer eta jatetxeetatik hasi eta bidegorrien eta ibilbideen informaziora arte
Ezagutu Euskadi bizikletaz!
Euskadi ezagutzeko modu ugari dago. Mendi bizikletan ibilita, bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzu lurraldeko paraje ederrak. Ibilbide guztiak batuta 1.500 kilometro baino gehiago dituzu gozatzeko. Beraz,mountain bikean (BTT) ibiltzeko toki paregabea da.
Kirol honekin gozatzeko asmoz, Euskadiko BTT Zentroen Sarea sortu zen. Sareak Euskadiko paisaia, natura eta kultur ondarea ezagutzeko eta hasiberriek zein txirrindularirik trebeenek beren gogoko kirolan jarduteko aukera ematen du. Erabiltzaile guztiek sarbide librea dute bertan.
BTT zentruek honako serbitzuak eskaintzen dituzte:
- Zirkuituetan ehun kilometro gutxienez, maila guztietarako.
- Kartografiatutako eta seinaleztatutako zirkuituak, zailtasun-mailaren arabera.
- Bizikletarako zerbitzuak eskaintzen dituzten harrera-puntuak, aldi berean, turismo-bulego txiki gisa funtzionatzen dutenak.
- Ibilbide bakoitzerako material kartografikoa eta baita material teknikoa eta turismo-interesekoa ere.
- Bizikleten alokairua, aparkaleku-zona, garbiketa-puntuak, dutxak eta komunak eta GPS alokairua.
- Informazio-puntuak, erabiltzaileari ibilbideen, zonaren baliabide turistikoen eta ostatu- eta sukaldaritza-eskaintzaren gaineko informazioa eskaintzen dizkiotenak
Egun Euskadin bi BTT Zentro daude, beren paisaia-edertasuna dela-eta pribilegiatuak diren inguruetan kokatuta daudenak. Horiek bidaiariari Euskadi deskubritzeko aukera eskaintzen diote, bere paisaien, kulturaren eta biztanleen dibertsitatearen bidez.
BTT zentrorik erabili gabe edozein ibilbide egin nahi baduzu, hurrengo estekan Euskadin zehar BTTko ehunka ibilbide eta trackak batzen dituen bilatzailea duzu.
Euskadi bizikletaz ezagutzeko esperientzia ahaztezina egiteko behar duzun guztia