2 Etapa
2. ETAPA
VITORIA-GASTEIZ> DONOSTIAGasteizen, Euskadiko eta Arabako hiriburuan, 600 metroko altueran dagoen goi-lautada batetik irtengo da etapa.
2023/07/02 -> Vitoria-Gasteiz > Donostia (208,9 kms)
Frantziako Tourraren bigarren jardunaldiak Euskadiko beste bi hiriburuak lotuko ditu. Gasteiz eta Donostia batuko dituzten 208,9 kilometroek engainu hutsa den profila margotzen dute. Euskadiko hiriburua 600 metroko altueran dago, eta Donostia Kantauri itsasoak bustitzen du, baina Araba eta Gipuzkoa zeharkatzen dituzten errepide estu eta bihurriek ahalegin itzela eskatuko dute.
Bide gorabeheratsu luzearen eta Udana, Aztiria, Alkiza eta Gurutze igoerak atzean utzi ondoren, Jaizkibelen txanda helduko da, Donostiako Klasikoan ohikoa denaren kontrako norabidean gainditu beharko dena. Malden batez bestekoa % 4,6koa duen ia 10 kilometroko mendatea, magalera zigortuta iritsiko den multzoa erabat hautsiko duena. Erasoak bermatuta daude tropela beso zabalik hartzen duen hirian ‘lur hartu’ aurretik.
Gasteiz Euskadiko hiriburua da, Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren egoitza, naturguneak ondare monumental aberatsarekin uztartzen dituen hiria. “European Green Capital 2012” izandakoa gozatzeko hiri bat da. Gainera, bere Erdi Aroko ‘almendra’, bere inguru obalatuagatik horrela deitua, Euskadiko hirigune historiko esanguratsuenetako bat da.
25 kilometro inguru ibiliko dira Goierrin, Aralar Parke Naturalaren eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren artean. 18 herrik osatzen dute eskualde hori, gehienak 1.000 biztanletik beherakoak. Goierri plan ezin hobea da baserri- eta gastronomia-txangoak egiteko, euskal historiaz eta kulturaz blaitzeko. Goialdean tumuluak eta milaka urteko menhirrak daude.
Helmuga Donostian dago, zalantzarik gabe, Euskadin historia gehien duen leku turistikoa. Europako aristokraziak maiz aukeratzen zuen Belle Epoque garaian, eta askorentzat munduko hiririk ederrenetako bat da, mendi txikien, jauregi-eraikinen eta itsasoaren konbinazio orekatuarekin… Kontxako badia ahaztu gabe, noski, honen inguruan moldatzen baita hiria, itsasoaren ondoan bizitzearen erritmo lasaiaz gozatzeko aukera eskainiz. Nahitaezko bisita da bikain jatea maite duen bidaiari ororentzat. Ospetsua bere Zinemaldiagatik.