Tour de France
Frantziako Tourraren Euskadiko irteera

EUSKADIK TOURREKO IRTEERA HANDIAREN ERRELEBOA ADIERAZTEN DUEN GARAIKURRA FLORENTZIA EMILIA - ROMAÑARI EMAN DIO PARISEN

  • Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak "Trophy Tour" delako garaikurra eman dio Dario Nardella Florentziako Alkateari, Frantziako Tourraren 110. edizioari amaiera emango podium ekitaldian. 2024ko Grand Départa Florentzia Emilia - Romañatik abiatuko da.
  • Ziortza Villa eta Julián Sanz ultrafondistek, 2022an Paristik Bilboraino pedalei eraginez, ia gelditu gabe ekarri zuten garaikur berbera da. 48 ordu baino gutxiagoan 1.000 kilometro baino gehiago egin zituzten, Donostia, Vitoria-Gasteiz eta Amorebieta-Etxano zeharkatu ondoren.
  • Euskadiko Tourraren Irteera Handiaren hiru etapak antolatu dituzten euskal erakundeek proiektu handi hau balantze positiboarekin eta zaleei eta, oro har, herritarrei eskerrak emateko mezuarekin itxi dute

Tradizioak adierazten duenez, Eliseo Zelaietan lasterketa amaitu ondoren, hurrengo egoitzak lekukotza hori irudikatzen duen garaikurra hartzen du. Horrela, 2023ko edizioaren azken helmuga zeharkatu ondoren, Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak erreleboaren ikurra Dario Nardella Florentziako Alkateari pasa dio, izan ere, 2024 urteko Tourreko Grand Départ Florentzia Emilia -Romañan izango da. Hala, euskal erakunde nagusiek Grand Départ Pays Basque 2023a antolatu, errealitate bihurtu eta ospatzeko aurrera eraman duten ekimen itzel honi amaiera ezin hobea eman zaio.

ASO / Pauline Ballet

Parisen, Juan Mari Aburtorekin batera, hainbat agintari izan dira, hala nola, Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko zinegotzia eta Iker Goiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria. Gogoratu beharra dago, euskal txirrindularitzak distira berezia izan duela aurtengo Tourrean, baita kirol mailan ere, Pello Bilbaok eta Ion Izagirrek lortutako garaipen ikusgarriei esker.

ASO / Pauline Ballet

Txirrindularitza dagoen lekuan, ikurriña bat dago. Irrikaz desiatutako Frantziako Tourraren etorrerarekin, tradizioa mantendu ez ezik indartu ere egin da. Euskadik txirrindularitzari ematen dion babesa baldintzarik gabekoa da, ikurriñak urtero Pirinioak eta Frantziako beste mendate handi batzuk bere kolorez janzten dituenean egiaztatzen den bezala. 2023an, Euskadiko errepideak, herriak eta hiriak izan dira gorriz, berdez eta zuriz jantzi direnak, euren ikurriñekin atera diren milaka eta milaka zaleren eskutik batasun eta harrotasun irudia mundura zabalduz.

Grand Départ Pays Basque 2023ak, Euskadik mundu mailako kirol-ekitaldiak arrakastaz hartu eta antolatzeko duen gaitasuna balioesteko eta berresteko balio izan du, baita euskal herritarrek kirol-ekitaldi handietan erakusten duten pasio eta inplikazioa agerian uzteko ere, batez ere txirrindularitzarekin lotutako txapelketetan.

Izan ere, lehenengo kalkuluen arabera, milioi bat pertsona inguru atera ziren kalera Tourraren Euskadiko Irteera Handiaren asteaz gozatzeko. Hiru etapek 840.000 lagun inguru bildu zituzten, eta horiei gehitu behar zaizkie taldeen aurkezpenaz gozatu zuten beste 30.000 pertsona eta Fan Parkean ibiliu ziren beste 106.300 lagun. Laburbilduz, herritarrak bete-betean murgildu ziren nazioarteko kirol-ekitaldi handienetako bat lehen pertsonan gozatzeko.

Euskadiko Tourraren Irteera Handiaren hiru etapak antolatu dituzten euskal erakundeek (Eusko Jaurlaritza, hiru Foru Aldundiak eta EAEko hiru hiriburuak) proiektu handi hau balantze positiboarekin eta zaleei eta, oro har, historian leku berezia izango duten egun horietan Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan tropela jai giroan animatzen buru-belarri aritu ziren herritarrei, eskerrak emateko mezuarekin itxi dute.

EUSKADIRA EKARTZEKO ERRONKA BEREZIA 2022AN

Grand Départ Pays Basque 2023 ospatu arte, Tourreko garaikurraren trukea Frantziako hiriburuan egiten zen, Parisen, eta ohiko bideetatik eramaten zen hurrengo egoitzara, hegazkinez edo autoz, esaterako. Euskadik, ekitaldiarekin hunkituta, formula original bat planteatu zuen, adiskidetasuna, esfortzua, dedikazioa eta  hobetzeko grina, txirrindularitzarekin lotutako balioak, garaikurra Euskadira ekartzeko erronkarekin uztartuz. Abentura handia.

Honela, garaikurra jaso bezain laster, Ziortza Villa eta Julian Sanz ultrafondistek hasiera eman zioten erronkari. 1.000 kilometro baino gehiago zituzten aurretik 48 bat ordutan Bilbo eta Paris lotzen zituen bidea egiteko. Aldez aurretik Donostiatik, Vitoria-Gasteiztik eta Amorebieta-Etxanotik igaro ziren, hiri horietako bakoitzean agintariek eta publikoak harrera berezia egin zioten espedizioari.

Ibilbide hau zuzenean jarraitu ahal izan zen tracking plataforma baten bidez eta ondoren web orrialde bat egin zen lekualdatzearen historia guztia jasotzen duena.

Grand Départ Pays Basque 2023 garaikurraren lekualdaketa