ARABA ETA GIPUZKOA HORIZ JANTZIKO DIRA GAUR

- 110. edizioko bigarren etapa Gasteizen hasi eta Donostian amaituko da, Araba eta Gipuzkoako errepideetan 208,9 kilometro egin ondoren.
- Tropela 12:15ean abiatu da Zabalganatik eta XXX aldera helmugaratuko da Zurriolan, Kursaal ondoan.
Bizikletak hasi dira Arabako errepideetan zehar ibiltzen eta ordu gutxi barru Gipuzkoakoetara iritsiko dira.
12:15ean Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak eta Maider Etxebarria Gasteizko alkateak eman diote hasiera ‘Gran Départ de Pays Basque 2023’ honetako bigarren etapari.
Aldez aurretik, gaurkoan ere bertaratutako erakundeek une historiko honetako oroigarri batzuk elkar trukatu dituzte. Ekitaldi honetan Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendari nagusiak eta Bernard Thévenet txirrindulari ohiak parte hartu dute. Thévenet Frantziako Tourreko enbaxadoreetako bat izateaz gain Tourreko 1977ko edizioko irabazlea izan zen. Ihesaldi epiko baten protagonista izan ondoren, Gasteizen amaitu zen etapa Joxe Nazabal gipuzkoar txirrindulari ohiak irabazi zuen urte berean, alegia.
Frantziako Tourreko 110. Edizio honetako etapak Gasteiz eta Donostia lotuko ditu. Ibildea osatzen duten 208,9 kilometroek profil engainagarria margotzen dute. Euskadiko hiriburua 600 metroko altueran dago, eta Donostia Kantauri itsasoak bustitzen du, baina Araba eta Gipuzkoa zeharkatzen dituzten errepide estu eta bihurriek ahalegin itzela eskatuko dute.
Baliteke etapan gakoa Jaizkibel mendiko igoera izatea, non txirrindulariek % 5,3ko desnibelari egin beharko dioten aurre 8,1 kilometrotan.
Atzoko egunean bezala, zaleak, ilusioa eta indarra izango dira protagonista. Eustisko al dio maillot horiari Adam Yates txapeldunak? Ordu batzuk barru jakingo dugu.