Tour de France
Frantziako Tourraren Euskadiko irteera

ZABALIK DA FRANTZIAKO TOURREKO HIRU ETAPETAN BOLUNTARIO GISA PARTE HARTZEKO EPEA

  • Plataforma bat prestatu da, Frantziako Tourreko esperientzia gertutik bizitzeko eta laguntzeko interesa duten pertsonek izena eman dezaten. Ekainaren 1era arte egongo da zabalik.
  • Boluntarioek asegurua izango dute eta motxila, kamiseta, txaleko, bisera, txubaskero (pontxoa), txilibitu eta banderatxoz osatutako kit bat jasoko dute. 

Boluntario gisa parte hartu, Tour Lagunak bihurtu eta Frantziako Tourraren historiaren parte izan nahi duten pertsona guztiek izena eman dezakete jadanik, modu errazean, horretarako prestatutako web orrialdean (leiho berri batean irekitzen da). Zalantzak argitzeko eta kontsultak egiteko bi telefono-zenbaki ere jarri dira: 625709994 eta 944161511. Tour Laguna bihurtzeko ezinbestekoa da adinez nagusia izatea. Izena emateko epea ekainaren 11an, igandean, itxiko da.

Boluntario guztiek asegurua izango dute eta motxila, kamiseta, txaleko, bisera, txubaskero (pontxoa), txilibitu eta banderatxoz osatutako kit bat jasoko dute.

Hiru etapetan estali beharreko puntuak 1.834 dira guztira. Horietatik 814 Bizkaian daude, 950 Gipuzkoan eta Araban, azkenik, 70.