Tour de France
Frantziako Tourraren Euskadiko irteera

VICTOR LAFAYK IRABAZI DU BIGARREN ETAPA ETA ADAM YATESEK LIDER JARRAITZEN DU

  • Lehen jardunaldian bezala, euskal zaleak Araba eta Gipuzkoako kale eta errepide ertzetara atera dira Frantziako Tourra Euskaditik igarotzen dela ospatzeko.

Araba eta Gipuzkoa txirrindularitzarekin murgildu dira lasterketako bigarren etapan, Gasteiz eta Donostia arteko 208,9 kilometroko ibilbidean. Oso jardunaldi zirraragarria izan da txirrindularitzako zaleentzat eta, oro har, ikusle guztientzat, gertu-gertutik bizi ahal izan baitute ekitaldi handi hau.

Azkenean, Victor Lafay (Cofidis) nagusitu da aurtengo Tourreko bigarren jardunaldian, lasterketa amaiera estu baten ondoren. Irabazleak garaikurra jaso du Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren eskutik, eta Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak puntukako sailkapeneko lider gisa egiaztatzen duen maillot berdea eman dio. Adam Yatesek (UAE-Team Emirates) lidergoari eutsi dio eta Eneko Goia Donostiako alkateak eman dio maillot horia.

Bestalde, Neilson Powlesek (EF Education – EasyPost) eskalatzaile onenaren motadun maillotari eutsi dio eta lehiakortasunaren saria irabazi du. Donostiako Udaleko Kirol, Herritarren Segurtasun eta Babes Zibileko zinegotzia den  Martin Ibaberen eskutik eta Euskara eta Kultura zinegotzia den Jon Insaustiren eskutik jaso ditu sari biak, hurrenez hurren.

Bukatzeko, Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak gazte onenari ematen zaion maillot zuria eman dio Tadej Poga?arri (UAE-Team Emirates).