Tour de France
Frantziako Tourraren Euskadiko irteera

TOUR EGUNAK AMAIERA BIKAINA EMANGO DIO TOURRA IRISTEKO 100 EGUNEN OSPAKIZUNARI BILBON

  • Itsasmuseumeko zabaldegian txirrindularitzarekin eta Frantziako Tourrarekin lotutako jarduera ugari izango dira igande honetan, martxoak 26.
  • Miguel Madariaga, Ziortza Villa, Miribilla Cycling Eskola eta Bilboko Txirrindularitza Elkartea omenduko dituzte eguerdian.

Martxoaren 26an, igandean, Tour Egunak Bilbon antolatu ditu bere ekintzak, eta horrela amaiera bikaina emango zaio Frantziako Tourraren lehen etapa Euskadira iristeko 100 egunen ospakizun ekitaldiei.

Itsasmuseumeko zabaldegian jarduera ugari egingo dira, hala nola, tailerrak (bide-hezkuntzakoak eta bizikleten mantentze eta konponketakoak), Tourraren ondarearen erakusketa bat jasotzen duen museo bat eta bi zirkuitu praktiko ere prestatuko dira (bata errazena, hastapenerako; eta bestea zailagoa, pump track zirkuitua). Horrela, 10:30etik 14:30era, dibertsioa bermatuta egongo txikienentzat, eta, gainera, 4 maillot hori ofizialen zozketan parte hartuko dute.

Halaber, Bizkaiko txirrindularitzarekin lotura estua duten eta kirol honen sustapenean nabarmendu diren lau pertsona/erakunde omenduko dira: Miguel Madariaga, Ziortza Villa, Miribilla Cycling Eskola eta Bilboko Txirrindularitza Elkartea. Juan Mari Aburto hiribilduko alkateak berak emango ditu sariak eguerdiko 12:00etan.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Tour Egunak helburu bikoitza dute. Alde batetik, Tourra Euskadira iristeak dakarren zirrara eta bizikletarekiko grina zabaltzea. Eta, bestetik, txirrindularitza sustatzea, bai kirolari dagokionean, bai mugikortasunari dagokionean bizikletaren erabilera sustatuz ibilbide laburreko eguneroko joan-etorrietarako garraiobide gisa.

Tour Egun hauek 2022ko abuztuan hasi ziren eta 2023ko ekainera arte luzatuko dira Bizkaiko 18 udalerritan zehar ibilbide bat osatzeko, Gabonetako UGPko 20 eguneko jardueraz gain.