BIZITOUR: BIZI FRANTZIAKO TOURRA FAMILIAN VITORIA-GASTEIZKO EKITALDIAN

- Grand Départ Pays Basque 2023 gero eta hurbilago dago eta BiziTourrekin ospatzen dugu, EAEko hiru hiriburutan familian gozatzeko txirrindularitza herrikoiaren festa Tourrari ongietorria emateko. Bigarren geldialdia datorren ekainaren 4an, igandez, izango da Vitoria-Gasteizen (12:00).
Livia Lopezek (Kirola eta Osasunaren Saileko zinegotzi-ordezkaria Vitoria-Gasteizko udalean), José Luis Cimianok (Arabako Foru Aldundiko Arlo Estrategikoen zuzendaria) eta Jesús Ezkurdiak (Euskadi Fundazioaren presidentea) aurkeztu dute Andre Maria Zuriaren Plazan BiziTour jaia. Grand Départ Pays Basque 2023 eta Euskadi Txirrindularitza Fundazioaren eskutik bi hilabete hauetan hiru ekitaldi antolatuko dira: Donostian (maiatzaren 7an), Vitoria-Gasteizen (ekainaren 4an) eta Bilbon (ekainaren 25ean).
2023ko uztailean Tourraren Hasiera Handia, egiazko mugarria izango da gure herrialdeko kirol, gizarte eta nazioartearen historian. Eta, ospatzeko, hainbat jarduera antolatu dira, hemen egiten dakigun eran: pedalei eraginez.
Horietako bat da BiziTour jaia, guztiontzako txirrindularitza ibilaldia, Tourreko giroarekin gozatu ahal izateko aukera paregabea. Fête du Tour, Tourraren jaia, doako eta sarrera libreko ekitaldia, Frantziako Tourra Euskadira iritsiko dela ospatzeko. Ekainaren 4an, Vitoria-Gasteizen, Euskadiko familia guztiak bederatzi kilometroko gure ibilbidean modu ludikoan parte hartzera gonbidatuta daude. Guztiok egiteko moduko ibilbidea da, jai giroan, txirrindularitzaren kultura eta mugikortasun jasangarria sustatzeko helburuarekin. Ez ahaztu kaskoa eramateaz!
Bizikletaz egiteko txango seguru eta babestua izango da, guztiontzako modukoa, familian ibilgailuentzat itxitako kaleetan barna gozatzeko. Gure lurralde bizikleta zalea aldarrikatu eta bi gurpil gainean mundu mailan erreferente den ekitaldiari, Frantziako Tourrari, ongietorria emateko ospakizuna. Euskal gizarte osoari Grand Départ Pays Basque hurbiltzeko modu atsegin, abegitsu, erraz eta parte-hartzailea eta, bide batez, bizikletaren erabilera sustatu eta EAEn barna igaroko diren etapen zirrara aurrez ekartzeko abagunea.
Ospakizunak Vitoria-Gasteizen izango du bigarren hitzordua, datorren ekainaren 4an, igandez, goizeko 12:00etan Andre Maria Zuriaren plazan. Bertan animazioa, zozketak edota opariak ere izango dira. Familia giroan kirol eta aisialdi egun atsegin batekin gozatzeko.
Horretarako, festa honek izaera eta adin guztietako txirrindulariei parte-hartzeko deia egiten die, familiarekin txangoan joateko prestatutako kale hutsetan gozatzeko, eta Frantziako Tourrari ongieTOUR-ria emango dion tropeleko kide izateko.
Ekitaldian, Iker Amarikak aurkeztuta, hainbat txirrindulari eta txirrindulari ohi izan dira, hala nola Álvaro González de Galdeano; Iker Ballarín, Unai Cuadrado eta Andoni López de Abetxuko, Euskaltel-Euskadi taldeko profesionalak; Ibon Ruiz, Equipo Kern Pharma taldeko profesionala; Tania Calvo, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko profesionala; Juan Carlos Nájera, txirrindulari abenturazalea eta txirrindularitza ekitaldien antolatzailea; eta Ruth Brito, triatleta.
BiziTour jaien datak:
- Maiatzaren 7a, igandea, Donostian (Sagues). OSPATUTA
- Ekainaren 4a, igandea, 12:00etatik aurrera Vitoria-Gasteizen (Andre Maria Zuriaren Plaza).
- Ekainaren 25a, igandea, 12:00etatik aurrera Bilbon (Areatzako Kaia).
Vitoria-Gasteizko BiziTourraren ibilbidea
9,4 kilometro inguruko ibilbidea: Andre Maria Zuriaren plaza (IRTEERA) – Mateo Moraza – Olaguíbel – La Paz – Ortiz de Zárate – La Florida – Ramón y Cajal – Micaela Portilla – Pintor Teodoro Dublang – Bustinzuri – Adriano VI – Lovaina Plaza – Magdalena – Prado – Andre Maria Zuriaren plaza – Mateo Moraza – Olaguíbel – Judizmendi Etorbidea – Vascongadas Plaza – Valladolid – Reyes de Navarra – Portal de Legutiano – Carlos I Plaza – Reyes Católicos – Simón de Anda – Basoa – Plaza de la Constitución – Gasteiz Etorbidea – Adriano VI – Lovaina Plaza – Magdalena – Prado – Andre Maria Zuriaren plaza (HELMUGA). 4,2 kilometroko ibilbide alternatiboa dago Andre Maria Zuriaren lehen pasabidera arte.