ERRONKAREN TAUPADAK (II)
egilea: Jesus Aizcorbe,
Jonas Vingegaard, Tadej Poga?ar, Geraint Thomas, Wout Van Aert… telebistaz ikusi ohi ditugun txirrindulariekin gaude. Begiak zabal zabalik ditugu, ez dugu xehetasunik galdu nahi, ia ez dugu begiak kliskatzen. Horrela gaude uztailaren 24ko arratsaldean Eliseoko Zelaietan, ikusgarria izan den Frantziako Tourraren azken etapako helmugan. Erreserbatutako gune honetara iritsi aurretik, etorbide ospetsutik ibili gara gure laguntza-autoan, behin azken txirrindulariak lasterketa amaitu eta gero. Milaka lagun ‘Grand Départ Pays Basque 2023 – Welcome to the Bike Country’ ikusten eta txalotzen. Ibilgailutik agurtzen dugu, oilo-ipurdia jarri zaigu.
Tourreko protokoloa sekulakoa da. Pertsona ospetsuak, gonbidatuak, ehunka hedabide akreditatu… zerbait berezia bizitzen ari garenaz jabetzen gara. Erronkari ekiteko gogoz, bai, baina esperientziaz gozatuz. Batek daki berriro errepikatuko den (esan diezadatela niri, 2005etik 2013ra bizi izan nuela Euskaltel Euskadi taldeko komunikazio arduraduna bezala… eta orain, 2022an, berriz ere. Bizitzako ezustekoak).
Sari-banaketa aurrera doa eta gure unea iritsi da. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea podiumera igo da Sophie Hæstorp Andersen Kopenhageko alkatearen eskutik garaikurra jasotzera. Alkateak jasotzen duenean… entrega ofizialean Ziortza eta Julian ere podiumera igo daitezen premiatzen gaituzte! Tourreko speakerrak gure erronka azaltzen du! Mundu mailako kirol-arretarako zentroa gara. Gozatzen dugu. Txaloak. Zirraragarria!
Podioan familia argazki bat egiteko Jumbo Visma, maillot horiaren eta berdearen taldeak aurre hartzen digu. Gai honetarako ere ezinezkoa da haiek baino azkarragoa izatea. Eta hori hiru dozena direla. Haien irudiak hartu eta kantu-erritual bat osatu ondoren, gure ordezkaritzaren txanda iristen da. Concorde Plaza aurrean eta Garaipenaren Arkua atzekaldean. Zelako une eta argazki ederrak!
Azken animo bero batzuk eta Ziortza eta Julian bizikletan abiatzen dira. Erlojuari begirada. 21:15ak dira. Eguzkia ezkutatuz doa, gure zamalkatzea hasten da. Orain bai, hasi da saltsa. Ez dago astirik erresaka emozionalerako.
Erronkaren historia barnetik ezagutu. Jarraituko du…
Egilea: Jesus Aizcorbe, Grand Départ-eko Komunikazio Taldeko kidea eta erronkan parte hartutakoa.





1. Etapa
2. Etapa
3. Etapa
Bilbao
Vitoria-Gasteiz
Donostia
Prestatu zure bidaia
Bike Friendly
Bidegorriak
Bide berdeak
Enotxirrindularitza
Foodies
Bizipuntuak
Btt
Klubak